Gizartea -
Abusuak adingabeei
Kanpo auditoria batek aztertuko ditu Espainiako Elizan izandako sexu-abusuak
Salaketak jaso, jardunbide judizialak berrikusi eta agintariei laguntza eskainiko die Elizan izandako sexu-abusuen kasuak ikertzeko, eta horien aurrean babes-sistema bat ezartzeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kanpo auditoria batek aztertuko ditu Espainiako Elizak adingabeei egindako sexu-abusuak, Gotzainen Biltzarrak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Gotzainen Biltzarreko presidente Juan Jose Omella kardinalak eta Cremades & Calvo Sotelo enpresako zuzendari Javier Cremadesek emango dituzte auditoria horren gaineko xehetasunak, astearte honetan, otsailaren 22an.
Auditorearen zereginen artean daude salaketak jasotzea, jardunbide judizialak berrikustea eta agintariei laguntza eskaintzea, Elizan izandako sexu-abusuen kasuak ikertzeko, eta horien aurrean babes-sistema bat ezartzeko, alde biek azaldu dutenaren arabera.