Gizartea -

Eztabaida

Gipuzkoak hartuko duen zabor politika babestuko du EAJk Bizkaian

2008an Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Zaborren Partzuergoak elkarlanerako sinatu zuten akordioa berritzeko bidean "hainbat hipotesi" kontuan izaten ari dela azaldu du EAJk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk iragarri duenez, zaborren inguruan Gipuzkoako Batzar Nagusietan hartzen duten erabakia babestuko dute jeltzaleek Bizkaian eta, "denon artean hartutako erabakia izateko", Bizkaiko Batzar Nagusietako "talde guztiekin" harremanetan izango direla gehitu du.

2008an Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Zaborren Partzuergoak elkarlanerako sinatu zuten akordioa berritzeko bidean "hainbat hipotesi" kontuan izaten ari dela azaldu du Unai Rementeria EAJk Bizkaiko Batzar Nagusietan duen bozeramaileak.

Gainera, Rementeriak gogora ekarri duenez, gai horri buruzko edozein akordio lortzeko, Gipuzkoak bertan zaborrei buruz "hartu diren eta hartuko diren akordioak errespetatu behar ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea