Gizartea -
52 urteko gizona
Exhibizionismoagatik gizon bat atxilotu dute Beasainen
Exhibizionismo eta desobeditze-delituak egozten dizkiote 52 urteko gizonezkoari.
Erredakzioa
Ertzaintzak 52 urteko gizon bat atxilotu du exhibizionismo delitu baten ustezko egilea izateagatik, jendearen eta adingabeen aurrean masturbatzeagatik.
Ostiraleko 23.00etan, Ertzaintzak abisua jaso zuen, Beasaingo taberna baten barruan, gizon bat masturbatzen ari zelako.
Bertara joaten ari zirela, gizonak alde egin zuen eta Ertzaintza bilaketa lanetan hasi zen herritik. Azkenik, Igartetxe kalean topatu zuten, galtzako botoiak askatuta zituela.
Identifikatu ostean, ertzainek 52 urteko gizonezkoa atxilotu zuten exhibizionismo delitua egotzita. Gainera, desobeditze-delitua ere leporatzen diote, atxilotzeko garaian era bortitzean jokatzeagatik.
Atxilotua epailearen aurretik pasako da datozen orduetan.