Gizartea -
Istripua mendian
Bizkaitar bat ebakuatu dute Kantabrian buruan kolpe bat jaso ostean
Rozaseko herrialdean mendi-ibiliak egiten zebilela, 58 urteko emakumezko erandiotarra erori egin da eta buruan kolpe bat hartu du. Helikoptero batek Santanderreko ospitalera eraman du.
Erredakzioa
58 urteko emakumezko erandiotar bat Santanderreko Marques de Valdecilla Ospitalera eraman dute, Rozaseko herrialdean (Sobako udalerrian, Kantabria) mendi-ibiliak egiten zebilela, erori egin eta buruan kolpe bat hartu ostean.
Kolpea jaso eta gero, Kantabriako Gobernuko helikoptero batek Parayaseko aireportura eraman du eta bertan anbulantzia batek zauritua hartu eta ospitalera eraman du.
Emakumezkoa lagun talde batekin mendi-ibiliak egiten zebilen San Vicenteko Gainetarako noranzkoan. 11:00ak aldera irrist egin du eta erori da. Ondoren, maldan behera pirritan joan da eta harrien kontra kolpatu du burua.
Kolpearen ondorioz, amnesia zantzuak zituenez, lagunak Larrialdi Zerbitzuak deitu dute.