Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko batek bikotekidea arma zuriz hil du Fuerteventuran

38 urteko ustezko hiltzailea atxilotu dute dagoeneko. Biktima, 28 urtekoa, larunbat honetan aurkitu dute etxeko zoruan, odolduta.

Fuerteventurako ustezko hiltzailea atxilotu dute dagoeneko. Argazkia: EFE
Fuerteventurako ustezko hiltzailea atxilotu dute dagoeneko. Argazkia: EFE
Fuerteventurako ustezko hiltzailea atxilotu dute dagoeneko. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko bat hil da Fuerteventuran larunbat arratsalde honetan, ustez, bikotekideak arma zuriz zauritu ostean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez. Litekeena da genero indarkeria kasu bat izatea. Ustezko hiltzailea atxilotu dute dagoeneko.

Iturri berdinak ez du krimenaren inguruko xehetasun gehiagorik zabaldu ezta erabilitako armaren gainean edo hilotzak aurkezten zituen zauriei buruz. 28 urte inguruko biktima 17:00etan aurkitu zuen senitarteko batek etxebizitzaren zoruan, odolduta. Ondorioz, Larrialdi Zerbitzuak deitu du.

Jazoera Tarajalejoko zonaldean izan da, Tuinejeko udalerrian, Fuertenventuran (Kanariar Uharteetan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea