Gizartea -

Ezbeharra

Gizon bat erreskatatu dute Nerbioi ibaira erori ostean, Amurrion

Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik 40 urteko gizonezkoa ibaira erori da. Hiru ertzain uretara bota dira eta gizona oinezkoen babesgune batera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek Nerbioi ibaira eroritako 40 urteko gizonezko bat erreskatatu du larunbat honetan Amurrion (Araba), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Jazoera 19:30ak aldera izan da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik gizonezkoa San Roqueko auzoan kokatutako zubi batetik ibaira erori denean. Bertara hurbildu diren hiru ertzain uretara bota dira eta, korda batek lagunduta, gizona oinezkoen babesgune batera eraman dute.

Dirudienez, gizonak mina hartu du hanka batean eta ezin zuen uretatik berez atera. Bertan hasierako osasun zerbitzuak eskaini dizkiote. Ondoren, Aiarako suhiltzaileen laguntzarekin, gizonezkoa ibaiaren ubidetik atera eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea