Gizartea -

IKERKETA ABIAN

Hirugarren solairutik erori den emakume baten heriotza ikertzen ari dira Lizarran

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa jarri du abian zer gertatu den argitzeko. Lehen datuen arabera, leihoak garbitzen egon zitekeen emakumea erori denean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoa 70 urteko emakume baten heriotza ikertzen ari da Lizarran. Gaur goizean hirugarren solairutik erori da emakumea eta lekuan bertan hil da.  Bertaratuko osasun langileek ezin izan dute ezer egin.

Foruzaingoaren esku geratu da ikerketa. Lehen datuen arabera, istripuz erori ahal izan da emakumea.

Ez da informazio gehiago zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Foruzaingoa