Gizartea -

Sexu erasoa

18 urteko emakume bati egindako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Tolosan

Gazteak sexu eraso bat jasan du astelehen goizaldean, eta salaketa jarri du. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko emakume batek Tolosan (Gipuzkoa) sexu eraso bat jaso duela salatu du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Astelehen goizaldean egin diote sexu erasoa emakumeari. Ertzaintzaren laguntza jaso zuen biktimak, hasieratik, eta Donostia Ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, baina oraindik ez du inor atxilotu.

Tolosako Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu du biharko, asteartea, 19:00etan, Tolosako udaletxearen aurrean, gertatutakoa gaitzesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa azken orduko albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Sexu erasoak gaur