Gizartea -

Ikerketa

Gizon baten gorpua agertu zen ingurua miatzen ari da Ertzaintza Usurbilen

Eguerdian eraman dute hilotza Auzitegi Medikuntzako Institutura. Andatza menditik gertu agertu zen gorpua igandean, 16:30 inguruan.

Ertzaintza inguruak miatzen. Argazkia: EFE
Ertzaintza inguruak miatzen. Argazkia: EFE
Ertzaintza inguruak miatzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten gorpua agertu den ingurua ikertzen dabil Ertzaintza Usurbilen, gertatutakoa argitze aldera. Igande arratsaldean agertu zen hilotza, indarkeria zantzuekin. 

Eguerdian eraman dute gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura.

Esan bezala, Andatza mendi inguruan azaldu zen gorpua, 16:30 aldera, eta hantxe egon da gaur arte.

Argi gutxi zegoenez, ustez hilketa jazo zen lekua ikertzeko arazoak izan zituzten atzo. Horregatik, gaur goizetik aritu da Ertzaintza bertan, ingurua miatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Erailketak