Gizartea -
Zirkulazio istripua
Gizon bat hil da Iurretan, ordainlekuaren aurka talka eginda
Biktima 50 urtekoa eta Donostiakoa zen. Istripuaren lekuan bertan hil da.
Erredakzioa
Berrogeita hamar urteko gizonezko bat hil egin da gaur goizaldean AP-8 autobidean, Iurreta (Bizkaia) parean jazotako zirkulazio istripu batean.
Ezbeharra 01:40an gertatu da. Ordu horretan, monobolumen batek talka egin du ordainlekuaren babes-horma baten aurka, Donostiarako noranzkoan.
Horren ondorioz, gidaria berehala hil da.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea