Gizartea -
Lilatoia
Milaka emakumek berdintasunaren alde egingo dute korrika igande honetan Donostian
Emakumeek kaleak hartuko dituzte berriro Lilatoiaren 32. edizioan. 10:30etan emango diote hasiera Boulevarden lasterketari, eta bertan amaituko da.
EITB Media
Dena prest dute Donostian igande honetan Lilatoiaren 32. ediziora begira. Iaz birtuala izan zen emakumeen lasterketa herrikoia; aurten, ordea, Donostiako kaleak hartuko dituzte berriro korrikalariek.
Guztira, bost mila emakumek egindo dute korrika berdintasunaren alde. Lilatoia 10:30etan Boulevarden hasi eta amaituko da, bost kilometroko ibilbidea osatuz. Edizio honetan bi modalitate izango dira: handbike eta korrika. Aurretik, korrikalariek beroketak egiteko aukera izango dute zumba eginez, 09:45etan.
Ordubete izango dute lasterketa amaitzeko. Ondoren, Alderdi Ederren sari banaketa egingo dute. Modalitate bakoitzeko hiru korrikalari azkarrenei eta edizioko hiru talde handienei emango dizkiete sariak.
Kontsigna-zerbitzua ere izango dute eskuragarri Lilatoiaren parte-hatzaileek Gipuzkoa Plazan, 09:30etatik aurrera. Era berean, parte-hartzaile guztiek kamiseta bana izango dute. Halaber, ostiralean edo larunbatean dortsala jaso beharko dute aukeratutako dendan edo Emakumeen Etxean (Okendo kalea, 9), 11:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 19:00etara.