Gizartea -
Erasoa
Gizon bat atxilotu dute Donostian, beste bat larri zauritzea egotzita
28 urteko gizon bat atxilotu dute beste bati labana batez eraso diolakoan. Gertakaria igandean jazo zen eta biktima Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Erredakzioa
28 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian beste gizonezko bat labana batez larri zauritzea egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Gertakaria igandean jazo zen, goizaldean. Ertzaintzak Donostia erdiguneko lokal batean borroka bat sortu zela ohartarazten zuen dei bat jaso zuen 04:00etan.
Agenteek bertara iritsitakoan gizon batek lepoan zauria zuela ikusi zuten. Zauritua, hain zuzen, beste pertsona batek lagunduta atera zen lokaletik.
Agenteek lokalaren kanpoaldean atxilotu zuten susmagarria, beste lagun batzuekin kotxe batean zihoala ikusita.
Ustezko erasotzaileak zauri bat zuen hanka batean, eta ondorioz, osasun zentro batera eraman zuten. Atxilotuak jada deklaratu du epailearen aurrean.