Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Abisu laranja jarri dute asteazkenerako olatuak direla eta
Euskalmeten arabera, Donostia izango da eremu kaltetuena. Une larrienak ostegun goizaldean izango dira, 4:30 aldera.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak abisu laranja jarriko du abian asteazken honetan, apirilaren 18an, olatuak direla eta. Izan ere, olatuek 6 metrorainoko altuera izango dutela iragarri dute.
Euskal Meteorologia Agentziaren (Euskalmet) arabera, une larrienak ostegun goizaldean izango dira, 4:30 aldera. Mareak 4,20 metro hartuko ditu Gipuzkoako kostaldean (4,06 metro marea astronomikoak, gehi 10-14 zentimetro marea barometrikoan) eta 4,35 metro Bizkaiko kostaldean (4,23 metro marea astronomikoak, gehi 10-14 zentimetro marea barometrikoan).
Eguraldiaren iragarpenaren arabera, olatuek 5 eta 6 metrorainoko altuera izango dute.
Euskalmeten esanetan, Donostian nabarituko da gehien olatuen eragina, eta Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak kostan euren burua babestekoojiko neurriak hartzeko eskatu die herritarrei.
Bestalde, Euskalmeten iragarpenek diotenez, atertu gabe egingo du euria batez ere kostaldean, gutxienez datorren ostiralera arte, apirilaren 20ra arte.