Gizartea -
Hankan tiro hartzeagatik
Erregearen bilobaren istripuagatik ireki den ikerketa artxibatu dute
Epaileak kasua artxibatutzat eman du, gertakarietan arduragabekeria larririk ez dagoela iritzita.
Erredakzioa
Soriako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiko epaileak Jaime de Marichalar ikertzeko ireki zen prozesuaren behin behineko artxiboa erabaki du.
Erregearen bilobak, Felipe Juan Froilanek, eskopetarekin izan zuen istripua ikertzen zuen prozesuak, izan ere, aitarekin zegoen oinean tiro hartu zuenean.
Iturri juridikoek berretsi dutenez, epaileak ez du arduragabekeria larririk ikusi.
Epaian, "gertakariak arduragabekeriagatik huts egitea izan daitekeen arren, kaltetua izan den pertsonaren edo haren tutorearen salaketa behar du aurretik, edo Fiskaltzarena, kaltetutakoa adingabea denean", epaileak argudiatu duenaren arabera. Baldintza hori betetzen ez denez, kasua artxibatzea erabaki du.
Hala ere, kasua berriz ireki daiteke sei hilabeteko epean, kaltetuak berak, tutoreek edo Fiskaltzak salaketa jarriko balute.
Guardia Zibilak esan duenez, behin zigor arloko izapideak amaituta, Gobernuak Sorian duen ordezkariordetzak erabaki beharko du isuna, seguruenik, suzko arma baten zaintzan huts egiteagatik.