Gizartea -

Iruña Okan

Zaballako espetxeko preso bati haxixa ematen saiatzeagatik, atxilotuta

Atxilotuak 60 gramo haxix zituen barruko arropan gordeta preso bati pasatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 18 urteko emakumezko bat atxilotu du, Iruña Okako Zaballa espetxeko preso bati droga pasatzen saiatzegatik.

Asteartean, 17.20an atzeman zioten droga gazteari, izan ere, preso bat bisitatzeko hitzordua zuen eta barruko arrpoan gordeta 60 gramo haxix zituen.

Gainera, kolore zuriko substantzia krematsu bat ere bazuen plastikozko pote batean, estupefazientea. Ondorioz, emakumea atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea