Gizartea -

Eraso homofoboa

Eraso homofoboa egin diote gazte bati Getxon

Asteburu honetan gertatu da erasoa, Algortako inauterietan. Biktimak hematoma bat du begian, baita ebakia masailalboan eta urratuak ere.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraso homofobo baten biktima izan zen adingabe bat joan den larunbateko ordu txikietan Algortako (Getxo) inauterietan. Gertakariaren lekukoen arabera, erasotzailea sua eskatzera joan zen adingabearena, San Nikolas plazan lagunekin zegoela, eta ezetza jaso ostean, erasotzaileak ukabilkada batez lurrera bota zuen, eta "marikoi" deitu zion.

Erasoaren ondorioz, biktimak hematoma bat, ebaki bat masailean eta urratuak ditu. Biktima Udaltzaingoaren egoitzara joan zen lagun batekin, eraso homofoboa salatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Homofobia Albisteak LGTBI Gazteak azken ordukoa