Gizartea -
IRUÑEA
Emakume itsu bat larri zauritu da Iruñean, arketa batera erorita
59 urteko emakumea itsua da, eta gida-txakurrarekin eta ikusmen urritasuna duen senide batekin Arrotxapea auzotik paseoan zebilela, hiru metro inguruko altueratik erori da. Emakumea Nafarroako Ospitalera eraman dute.
AGENTZIAK | EITB Media
59 urteko emakume itsu bat larri zauritu da gaur goizean Iruñean, kaletik zihoala irekita zegoen arketa batera erorita. Hiru metro inguruko altueratik jausi da.
Emakumea gida-txakurrarekin eta ikusmen urritasuna duen senide batekin Arrotxapea auzotik paseoan zebilela, Marcelo Celayeta kaleko arketa bat zabalik zegoen bertan lanean ari zirelako.
Iruñeko Udaltzaingoak Twitter sarean duen kontuan jakinarazi duenez, emakumea Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu dute.