Gizartea -
Ertzaintza
Jaurlaritzak bertan behera utziko du emakumeei Ertzaintzan sartzeko eskatzen zaien gutxieneko altuera
Eskatzen duten gutxieneko altuera 1,60 metrokoa da. Ertzaintzan emakumeen presentzia hobetzeko helburuarekin onartu dute neurria.
Agentziak | EITB Media
Hemendik aurrera, Ertzaintzak bertan behera utziko du emakumeek Ertzaintzan sartzeko duten gutxieneko altueraren eskaera. Bertan behera utziko du neurri diskriminatzaile hori, gutxienez 1,60 metroko altuera izatea eskatzen duena. Hala adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Bizkaia Irratian eskainitako elkarrizketa batean.
Gaur egun, Ertzaintzako plantilla osoaren % 16 dira emakumeak. Erkorekaren arabera, azken deialdietan egoera "orekatzen" ari dela, aurkezten diren emakumeen proportzioa % 30ekoa izan arte hazi baita.
Halere, "gehiago sakondu" behar dela gaineratu du. Horretarako, Segurtasun Saila lanean ari da emakumeen sarbidea bultzatzeko eta ardurazko postuetara iristeko medioak izan ditzaten, sailburuaren esanetan.