Gizartea -
Turismo marka berria
'Insider Pamplona', Iruña bisitatzeko anfitrioi onena
Aplikazio berriak hiriburura egindako bisitak planifikatu eta egonaldiari etekin handiena ateratzeko aukera ematen du. Milaka lagunek bisitatu dute, dagoeneko, Youtubera igorako aurkezpen-bideoa.
Erredakzioa
Iruñean teknologia eta dibertimendua uztartzen dituen ekimen turistikoa martxan jarri dute. Insider Pamplona du izena eta aisialdirako eta turismoa egiteko eskaintza esklusiboenak biltzen ditu gida multimedia batean.
Gida interneten eta sakelako telefonorako aplikazio moduan eskuragarri dago, eta bere helburu nagusia bisitariari eskaintza turistikoen, deskontuen eta ekitaldi erakargarrienen berri ematea da.
Insider Pamplonaren aurkezpen bideoak milaka bisita izan ditu Youtuben.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea