Gizartea -
Urteurrena
Simpson familiak 25 urte bete ditu telebistan
Hogeita hiru denboraldi eta 500 kapitulu ditu Matt Groeningek sorturiko telesailak.
Erredakzioa
Telebistako familia ezagunenak, Simpson familiak, 25 bete ditu Matt Groeningek sortu zituenetik.
Groeningek familia disfuntzional bat asmatu zuen eta bere familiako kideen izenak jarri zizkien pertsonaia horiei, omenaldi gisa, bere izenaren ordez (Matt) antzeko bat jarriz (Bart).
Marrazki bizidunak “Tracey Ullman-en show-a” saioaren barnean hasi ziren emititzen 1987ko apirilaren 19an, baina hiru denboraldi geroago ordu erdiko kapituluak emititzen hasi ziren, ikusle-kopuru handieneko ordutegian.
150 milioi pertsonak ikusi izan dituzte astero Simpson familiaren komeriak, eta 23 denboraldi eta 500 kapitulu izatera iritsi da telesaila, Homer eta Marge Las Vegasen ezkondu zirenetik.
Mundu osoan ezaguna den telesail honek hainbat sari jaso ditu, 25 Emmy sari, besteak beste. Time aldizkariaren arabera, XX. mendeko telesail onena izan zen, eta horrez gain, Simpsondarrek lauza bat dute Hollywoodeko Izarren Pasealekuan.
Simpsondarrek egundoko arrakasta izan dute eta 2007an film bat estreinatu zuten. Lan horrek 526 milioi dolar bildu zituen mundu osoan.