Gizartea -
Maketa lehiaketa
900 kilo baino gehiago eutsi ditu izozki txotxez egindako zubi batek
Aurten, zazpi taldek parte hartu dute eta talde bakoitzak zubi bana aurkeztu du. Sari bi egon dira jokoan: erabilgarritasuna eta estetika.
Erredakzioa
Gaur, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak antolatzen duen zubi maketen lehiaketaren hamaikagarren edizioa ospatu da. Markak hautsi dira bertan.
Zubi maketen lehiaketa hau berezia da baina, izan ere, izozki txotxak dira parte lehiakideek erabili dezaketen material bakarra. Aurten, zazpi taldek parte hartu dute eta talde bakoitzak zubi bana aurkeztu du. Sari bi egon dira jokoan: erabilgarritasuna eta estetika. Pisu gehien jasaten duena zein zubi den frogatzeko Bilboko baldosak erabili dituzte, gutxinaka gehituz.
Pablo Cearra beteranoaren zubiak, ikusmin handia sortu du bertaratu den jendartea harrituta utziz, izan ere berak eraikitako egiturak 909 kilogramoko zama eutsi du, horrela marka bat hautsiz. Irabazlea, aldiz, Roberto Polvorosa izan da, 424 kiloko zama eutsi ondoren. Estetika kategoriako lehen saria ere eskuratu du Ingeniaritza Eskolako ikasle honek.