Gizartea -

eguraldia

Asteburuak eguzkia zein euria ekarriko ditu

Larunbatean garbiago egongo da zerua, eta iganderako zaparradak espero dira Euskal Herri osoan.

Ortzadarra Mañarian (Bizkaia), ostiral honetan. Argazkia: Mariví González de Audicana
Ortzadarra Mañarian (Bizkaia), ostiral honetan. Argazkia: Mariví González de Audicana
Ortzadarra Mañarian (Bizkaia), ostiral honetan. Argazkia: Mariví González de Audicana

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu honetan denetarik ekarriko du zeruak: larunbatean garbiago egongo da oro har, eta iganderako zaparradak espero dira nonahi, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Larunbat goizaldean zenbait lekutan euria egingo duen arren, goizean goiz atertzera egingo du, eta garbituz joango da. Egunaren erdiko orduetan eguzkitsu egongo da, beraz, zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertu arren; arratsaldean hodei horiek ugaritu egingo dira.

Egunaren amaieran zerua hodeitsu egongo da eta mendebaldeko zenbait lekutan euritara jo dezake berriro. Goizean eta arratsaldean hegoaldeko haizea izango da nagusi, bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik espero, eta minimoek, berriz, behera egingo dute.

Igandearen lehenengo partean giroa goibela eta euritsua izango da eta elur-kota 1500 metrotik behera kokatuko da. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira.

Azken orduetan zerua hodeitsu geratuko da berriro, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina ateri eutsiko dio. Arratsaldean haizea ekialdetik finkatuko da, hego-ekialdekoa nagusi. Tenperatura maximoek behera egingo dute, eta minimoak igoko dira.

Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Iparraldea bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak