Gizartea -

Rajoyren neurriak

Celaak ikasgeletako ikasle kopurua handituko du, ELAren arabera

Sindikatuak "hipokresia" leporatu dio Hezkuntza sailburuari alde batetik murrizketak salatzeagatik eta bestetik eskola kontzertatuetan ikasle kopurua handitzeagatik.

Celaak ikasgeletako ikasle kopurua handituko du, ELAren arabera. Argazkia: EITB
Celaak ikasgeletako ikasle kopurua handituko du, ELAren arabera.
Celaak ikasgeletako ikasle kopurua handituko du, ELAren arabera. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk hipokresia leporatu dio Isabel Celaa Hezkuntza sailburuari alde batetik murrizketak salatzeagatik eta bestetik eskola kontzertatuetan ikasle kopurua handitzea "inposatzeagatik".

Sindikatuak agiri batean azaldu duenez, sailburuak "euskal hezkuntza sistemaren defendatzaile gisa saldu nahi du bere burua".

ELArentzat, ordea, sailburuak "hipokresiaz" jokatzen du, hezkuntza kalitatea defendatzen duela eta ikasgeletako ikasle kopurua handitzea ez duela onartzen dioelako, baina "irakaskuntza kontzertatuko patronalekin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan ikasle kopurua handitzea negoziatzen ari da".

ELAren arabera, EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen erdiari eragingo dio neurriak eta ikasgelak itxi eta irakasleak kaleratu beharko dituzte.

Hori horrela, "ikasgeletan 40 ikasle izatera pasatuko ginen, hezkuntza sistemaren kalitatea kaltetuz. Nola nahi dio hezkuntza sailburuak hezkuntza sistemaren kalitateari eutsi ikasle kopuru horiekin?", galdetu dio ELAk Celaari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea