Gizartea -

Haur-pornografia

Gutxienez pertsona bat atxilotu dute Gipuzkoan haur-pornografiaren aurkako operazio batean

Guztira, Espainiako Poliziak hamar pertsona atxilotu ditu, 2019an abiatutako operazioan. Gainera, eduki pornografikoko 30.000 artxibo atzeman dituzte poliziek.

Artxiboko irudia: Espainiako Polizia.
Artxiboko irudia: Espainiako Polizia.
Artxiboko irudia: Espainiako Polizia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak hamar pertsona atxilotu ditu pedofiliaren kontrako operazio batean. Operazioa 2019an abiatu zuten, eta haur-pornografiako 30.000 artxibo atzeman dituzte.

Esan bezala, ikerketa 2019an hasi zen. Atxiloketak Alacant, Bartzelona, Cadiz, Castello, Gipuzkoa, Madril, Malaga eta Sorian egin dituzte.

Tartean 48 urteko gizon bat atxilotu dute Bartzelonan. Atxilotua gurasoen etxean bizi zen. Adin txikikoen sexu esplotazioko artxiboak beste erabiltzaile batzuekin partekatzen eta deskargatzen ari zenean atxilotu zuten.

Espainiako Poliziaren arabera, atxilotu horri bakarrik 20.000 artxibo baino gehiago atzeman zizkioten, "oso ongi antolatu, klasifikatu eta gordeak ekipo informatiko anitzetan".

Material pedofilo oso gogorra Internet bidez banatzea leporatzen diete guztiei. Operazioan 12 miaketa egin dituzte.

Aurreneko atxiloketak 2019ko uztailean egin zituzten, baina konplexutasunaren ondorioz, operazioa iragan otsailera arte luzatu zen; azken atxiloketa orduan egin baitzuten.

Operazioan zehar, zazpi ordenagailu, lau telefono mugikor, 22 disko gogor, tablet bat, zazpi memoria txartel, 25 pendrive,12 DVD/CD-ROM eta hiru WiFi antena hartzaile atzeman dizkiete atxilotuei, baita idatzizko dokumentazioa ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Espainia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Interneteko berritasunak Eraso sexualak gaur