Gizartea -
LGTBI eskubideak
Gizon homosexualek odola murrizketarik gabe eman ahalko dute Ipar Euskal Herrian
Gaurtik aurrera, asteazkena, ez dute abstinentzia eperik bete beharko soilik sexu-orientazioagatik, Frantziako Osasun Ministerioak esan duenez.
Agentziak | EITB Media
Frantziako Osasun Ministerioak iragarri duenez, gizon homosexualek murrizketarik gabe eman ahalko dute odola. Beraz, ez dute lau hilabeteko abstinentziko epea bete beharko, orain arte bezala.
1983tik 2016ra, gizon homosexualek ezin zuten odola eman. Urte horretatik aurrera, baimena eman zieten legez, baina baldintza batekin: urtebeteko abstinentzia bete behar zuten.
2019an epe hori lau hilabetera murriztu zen, odol-emaileari sexu-orientazioa erregistratzen zen elkarrizketa mantenduta. Gaurtik aurrera, bete beharreko baldintza bakarrak drogak kontsumitzearekin edo bikote bat baino gehiagorekin babesik gabeko harremanak izatearekin besterik ez dira egongo lotuta.
Elkarrizketan arriskuko harreman baten aurretik edo ondoren neurri profilaktikorik hartu den galdetuko dute. Kasu horretan, lau hilabete itxaron beharko dute odola eman ahal izateko.