Gizartea -

Gertaera

Ermuko bizilagunek hondakinak jasotzen jarraitzen dute

Lur-jausiak ez du zauriturik eragin baina bertan zeuden 20 ibilgailu kaltetu dira. Azken egunotako euriteek eraginda gertatu omen da lubizia.

Ermuko mendi-mazela baten parte bat askatu da. Argazkia: EITB
Ermuko mendi-mazela baten parte bat askatu da. Argazkia: EITB
Ermuko bizilagunek garbiketa lanetan jarraitu dute

00:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lubiziaren ondorioz etxeetatik atera zituzten bizilagunak, gaua etxean pasa dute, lehen solairuko bizilagunak izan ezik. Bizilagun horiek beste etxe batera eraman dituzte. 

Ermuko Udaletxeko teknikariak lanean jarraitzen dute, baina etxebizitzako estrukturan kalteak egotea baztertu dute.

Iragarpenen arabera euriarekin jarraituko dugu datozen egunetan, horregatik, teknikariak gunea egokitzen ari dira luizi gehiago ekiditeko.

David Henares obra-taldeko buruak Radio Euskadin azaldu duenez, "egoera ez da atzo pentsatzen genuen bezain larria". "Etxebizitza ondoko lurretan segurtasuna jarri dugu", adierazi du.

Azken egunotako euriteek eraginda gertatu omen da lubizia. Mendi magaletik eroritako lurra, harriak eta adarrek, kalteak, bereziki, kalean aparkatutako hogei ibilgailutan eragin zituzten.

Ermuko mendi-mazela baten parte bat askatu eta Sakona kalean kokatutako 25 etxebizitzaren gainean erori da larunbat honetan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Harriak, hormigoia eta zuhaitzetako adarrak etxebizitzen gainean jausi dira. Udalak berak konfirmatu egin du eraikinaren egiturak ez duela kalterik jasan.

Larunbat honetako 07:15ak aldera jazotako lur-jausiak ez du inor zauritu, baina bertan zeuden hainbat ibilgailuk kalteak izan dituzte. .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea