Gizartea -
nafarroa
57 urteko gizon bat hil da trafiko istripu batean, Etxarren parean
Bi ibilgailuren arteko talkak eragin du ezbeharra. Hildakoaz gain, beste pertsona bat zauritu da, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
agentziak | eitb media
57 urteko gizon bat hil da, eta 42 urteko beste bat arin zauritu, A-10 errepidean Etxarren (Nafarroa) parean 20:21etan izandako trafiko istripu batean, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.
Bi ibilgailuren arteko talkak eragin du istripua eta, unera arte, ez dute horren inguruko zehaztasunik eman.
Altsasuko eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura, Irurtzungo mediku taldearekin eta Foruzaingoko kideekin batera; Argiketetakoak zein Bide Segurtasunekoak eta Herritarren Segurtasunerakoak.
Zauritutako gizona, berriz, anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.