Gizartea -

Sutea

Nahita piztutako sute batek Donostiako eraikin bat kiskali du, eta ustezko egilea atxilotu dute

Egiako Galtzara kaleko 56.ean, abandonatutako etxe batean, hasi dira sugarrak. Printzipioz, ez zegoen inor barruan, baina suhiltzaileak ezin izan dira oraindik barrura sartu.

Garrak teilatuan piztu dira. Argazkia: EITB Media
Garrak teilatuan piztu dira.
Suak hutsik zegoen eraikin bat kiskali du Donostian

0:44

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu dute goizean Donostiako Egia auzoko eraikin okupatu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Nahita eragindakoa izan omen da, eta Ertzaintzak ustezko egilea atxilotu du.

Egiako Galtzara kaleko 56.ean hasi dira sugarrak, 07:50 aldera. Donostiako suhiltzaileek sua kontrolatzea lortu dute, baina ez dute guztiz amatatu.

Garrek lau solairuko eraikina kiskali dute; izan ere, eraikin zaharra da su hartutakoa, eta egurrezko egitura du. Hego haize zakarra tarteko, arin zabaldu da sua.

Dirudienez, eraikina hutsik zegoen, baina suhiltzaileek baieztatu beharko dute, behar bezala miatu ondoren.

Donostiako Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Suteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa