Gizartea -
Gasteiz baztertu dute
Azkenean Donostian eraikiko dute zahartzaroaren zentroa
Horixe baieztatu dute Donostiako PPko kideek Mariano Rajoyren Gobernuko kideekin bildu ondoren.
Erredakzioa
Bi asteko polemikaren ostean, Zahartzaroaren Espainiako Zentroa Donostian eraikiko dutela baieztatu dute, beraz, azkenean ez da Gasteizen eraikiko, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien arabera, horixe baieztatu du Donostiako PPk Madrilen Mariano Rajoyren Gobernuko kideekin bildu ondoren. Kostuak merkatzeko, PPk ez du zentroa Miramonen eraiki nahi eta Lugaritzera eraman nahi du, Matia Fundazioa eraikitzen hasi zen baina finantziazio faltagatik amaitu ez zuen eraikin bat baitago bertan.
Ramon Gomez Donostiako PPren bozeramaileak eman zion amaiera zentroaren kokalekuak eragindako polemikari eta zalantza guztiak uxatu zituen.
Rajoyren Gobernuak, hala ere, ez du aurrekontuetan zentroa eraikitzeko partidarik aurreikusi, beraz, ez dago datarik lanak hasteko.