Gizartea -

Ziklogenesia

Haize ufada bortitzei aurre egiteko aholkuak

Herrizaingo Sailak loreontziak eta kalera eror daitezkeen beste objektuak kentzea eta errepideetako bidaiak ekiditea eskatu du.

Itsasoko kirol jarduerak ekiditea aholkatu du Herrizaingo Sailak.
Itsasoko kirol jarduerak ekiditea aholkatu du Herrizaingo Sailak.
Itsasoko kirol jarduerak ekiditea aholkatu du Herrizaingo Sailak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizeteak direla eta, ateak, leihoak eta eguzki oihalak ondo lotzea gomendatu du Herrizaingo Sailak. Era berean, loreontziak eta kalera eror daitezkeen beste objektuak kentzea ere eskatu dute, baita aldamioak, garabiak eta kaleko lanen gainerako elementuak ondo lotzea ere.

Kalean egon behar dutenei erlaitz, horma, zuhaitz eta hesietatik urruntzea gomendatu diete, eta egoera txarrean dauden eraikinen aurrean arduraz jokatzea. Errepideetako bidaiak ekiditea ere gomendatu dute.

Azkenik, itsasoak kalteak eragin ditzakeen guneetatik aldentzea eta itsas kiroletako jarduerak ekiditea aholkatu du Herrizaingo Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea