Gizartea -

nafarroa

Pertsona bat atxilotu dute eta 31 salatu Dantxarinean, legez kanpoko festa batean

Foruzaingoak zenbait espediente ireki ditu; drogak edukitzeagatik, arma zuriak eramateagatik eta desordenagatik.

Foruzaingoaren Elizondoko patruila, txakur gidariez lagunduta. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingoaren Elizondoko patruila, txakur gidariez lagunduta. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingoaren Elizondoko patruila, txakur gidariez lagunduta. Argazkia: Foruzaingoa

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat atxilotiu dute eta 31 salatu, goizaldean Dantxarinea herrian ospatutako legez kanpoko festa baten ostean, Foruizaingoak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez.

Hain zuzen, alkoholemia proban positibo emateagatik atxilotu dute pertsona bat. Gainera, Foruzaingoak zenbait espediente ireki ditu; 19 drogak edukitzeagatik, 10 arma zuriak eramateagatik eta 2, desordenagatik.

Elizondoko patruila bat eta txakur gidarien unitate bat bertaratu dira tokira.

Bestalde, Urbasan (NA-718 errepidean), Foruzaingoak hiru arau-hauste salatu ditu: kalamu eta kokainan positibo bat, aurkako IAT bat, eta drogak edukitzeagatik, beste bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nafarroako Foruzaingoa