Gizartea -

Trafikoa

Motozale bat zauritu da ihes egin duen gidari batek eragindako istripu batean, Donostian

Donostiako Udalaren iturrien arabera, bi autoren eta motor baten arteko istripua eragin duen ibilgailua identifikatu dute, baina oraindik ez dute gidaria atxilotu.

Bi auto eta motor baten arteko istripua, Donostian. Argazkia: Donostiako Udala
Bi auto eta motor baten arteko istripua, Donostian.
Motozale bat zauritu da Donostian, gidari batek ihes egin duen istripu batean

0:27

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozale bat zauritu da beste bi ibilgailurekin izandako istripuan, Donostian. Ezbeharra eragin duen autoaren gidariak ihes egin du, Udalaren iturrien arabera.

Gipuzkoako hiriburuko Jose Elosegi alkatearen hiribidean izan da istripua, 06:45 inguruan, motor baten eta bi autoren artean. Istripuaren eraginez, 42 urteko motozalea ospitalera eraman dute, zaurituta.

Istripuan, farola bat ibilgailuetako baten gainera erori da. Gidaria onik atera da, baina kaleko trafikoa eten behar izan dute.

Ihes egin duen ibilgailua identifikatu du Udaltzaingoak, baina gidariaren bila dabiltza oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak