Gizartea -

Inaugurazio ekitaldia

IMQren Zorrotzaurreko klinika berriak maiatzean irekiko ditu ateak

Euskadiko klinika pribaturik handiena izango da eta 350 profesionalek egingo dute lan bertan. Zentro berriak osasun-eskaintza pribatuan erreferente izan nahi du.

IMQren klinika berria inauguratu dute Zorrotzaurren. EITB
IMQren klinika berria inauguratu dute Zorrotzaurren. EITB
IMQk Euskadiko klinika pribaturik handiena inauguratu du Bilbon

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IMQ Zorrotzaurre klinika inauguratu du ostegun honetan Bilbon. Bi urtetan eraiki den zentroa Euskadiko klinika pribaturik handiena izango da eta maiatzean irekiko ditu ateak, hilaren 14ean jarriko ditu martxan kontsultak eta gainerako zerbitzuak 28an.

Klinikak Euskadiko osasun-eskaintza pribatuan erreferentziako zentroa izan nahi du. Horretarako, IMQk azken belaunaldiko ekipamendu mediko-kirurgikoa eta baliabiderik aurreratuenak jarri ditu.

Osasun-zentro berria 9.000 metro koadroko lursailean kokatuta dago eta azalera osoa 26.000 metro koadrotik gorakoa da. Zentroan, besteak beste, ospitalizazioa, zainketa intentsiboetako unitatea, kanpo-kontsultak, eguneko ospitaleak, larrialdiak, kirurgia arloa, obstetrizia arloa, Onkologia Unitatea, irudi bidezko diagnostikoa, medikuntza nuklearra eta inberbentzionismo baskularra daude.

IMQko higiezinen sozietateak 85 milioi euro inbertitu ditu orubea erosteko, eraikina altxatzeko eta instalazio eta ekipamenduetarako. Eraikina Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektoek diseinatu dute,Bilboko Katsura arkitektura-estudioaren lankidetzarekin.

Inaugurazio ekitaldian Euskal Herriko erakunde, gizarte, ekonomia eta osasun arloko ia 500 pertsonak parte hartu dute, tartean, besteak beste, Rafael Bengoa osasun sailburua, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea