Gizartea -

Donostia

Kontxako uretan bainua hartzen ari ziren bi pertsona erreskatatu dituzte

Suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak atera dituzte goizaldeko seiak aldera uretan bainatzen ari ziren 26 eta 25 urteko bi gizonezkoak.

Kontxako hondartza. Argazkia: Efe
Kontxako hondartza. Argazkia: Efe
Kontxako hondartza. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak 26 eta 25 urteko bi gizonezko erreskatatu dituzte Donostian Kontxako hondartzako uretatik, Gipuzkoako hiriburuko Udalak jakitera eman duenez.

Goizaldeko seietan bi gizonak bainua hartzera sartu dira itsasoan, eta Ertzaintzaren patruila batek ikusi ditu uretatik atera ezinda. Udaltzaingoa, Ertzaintza, Donostiako Suhiltzaileak eta Gurutze Gorria bertaratu dira erreskate lanetan laguntzera.

Azkenean, suhiltzaile bat uretan sartu da eta gizonetako bat ateratzea lortu du. Bestea, berriz, Gurutze Gorriak atera du zodiac bat erabilita. Ospitalera eraman dituzte biak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gurutze Gorria albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontxako hondartza azken ordukoa Sua amatatzeko lanen azken ordukoa Donostia Unibertsitate Ospitalea