Gizartea -
Fuente De
Eskiatzaile gipuzkoar bat zauritu da, Kantabriako eski-proba batean erorita
32 urteko eskiatzaileak kolpe handia hartu du saihetsean. Helikopteroz eta anbulantziaz eraman dute ospitaleraino.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
32 urteko eskiatzaile gipuzkoar batek erorikoa izan du, Kantabriako Fuente De udalerriko Teleferikoko eski-estazioan kirol-proba batean parte hartzen ari zela, Larrialdietarako Zerbitzuek jakinarazi dutenez. 32 urteko zaurituak kolpe handia hartu du saihetsean.
12:00ak pasata jaso du deia Larrialdi Zerbitzuak. 061, Guardia Zibila eta Kantabriako Gobernuko helikopteroa mobilizatu dituzte. Eski-probaren medikuek zauritua artatu dute hasiera batean baina, eskiatzailearen mina eta menditik ebakuatzeko zailtasunak direla eta, helikopteroz eraman dute Seve Ballesteros aireporturaino, eta hortik anbulantziaz Santanderreko Valdecilla Ospitaleraino.