Gizartea -

Sexu erasoak

Bi pertsona atxilotuta sexu erasoak egiteagatik Bilbon eta Durangon

Atxilotuetako batek arma bat atera zuen biktimetako lagun eta senide batzuek laguntzera joan zirenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon atxilotu dituzte azken orduotan Bilbon eta Durango bi emakume bortxatzen saiatzeagatik, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez.

Lehengo atxiloketa ostegunean izan zen 22:00ak aldera, Durangoko Tabira auzoko lantegi zahar batean; behartsuek lo egiteko erabili ohi dute bertan. Emakume bat gelatako batean zegoen eta gizon bat gerturatu zitzaion sexu-harremanak nahi zituelako. Emakumeak ezeztatu ostean, bularraldetik heldu eta lantegiko beste areto batera arrastaka eraman zuen. Biktima oihuka hasi eta gero, lagun eta senide batzuk laguntzera gerturatu ziren.

Orduan, gizonak arma bat atera eta bertan zeudenak mehatxatu zituen. Lantegi horretako beste gela batera joan ostean, Ertzaintzari abisua eman eta horrek zenbait polizia bidali zituen. Agenteek atxilotu zuten sexu-abusua egiteagatik eta berarekin borrokatu zen gizon bati eraso egiteagatik.

Bestalde, goizaldeko laurak pasatxo zirenean, Ertzaintzak dei bat jaso du, Bilboko erdiguneko kale batean beste sexu-eraso bat gertatu zela abisatuz.

Biktimak bertara heldu ziren agenteei esan zien ezagun batekin joan zela etxera eta horrek sexu-erasoa egin ziola. Bainugelan sartu behar izan zen erasotik babesteko. Hala ere, gizonak gorputzean koska egin zion; Poliziaren esku dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea