Gizartea -
Gipuzkoa
Etxola bat erre da Getarian
Tximinian hasi da sutea, eta teilatura zabaldu da. Inor ez baita zauritu, baina bertako bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Larunbat gau honetan Getariako etxola batean piztutako sute batek kalte materialak eragin ditu eraikinean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko hainbat iturrik jakitera eman dutenez.
Tximinian hasi da sutea, eta teilatura zabaldu da. Ez da inor zauritu, baina bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte.
Suhiltzaileak bertan izan dira igande honetako lehen orduraino sugarrak guztiz itzaltzeko eta zonaldea hozteko helburuz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea