Gizartea -
Bilera Bartzelonan
Frantziako mugetako kontrolak berriz ere ezarri dituzte, ostirala arte
Schengen Ituna bertan behera utzi dute, Bartzelonan egingo duten Banku Zentralaren bileran segurtasuna bermatzeko. Hitzordua ''lehertu'' nahi duten pertsonak bertara heltzea ekidin nahi dute.
Erredakzioa
Ostirala arte, Espainiak bertan behera utzi du Europar Batasunaren barnean pertsonen zirkulazio askea baimentzen duen Schengen Ituna. Horrela, Frantziako mugetako kontrolak berriz ere ezarri dituzte, denboraldi baterako.Barne Ministerioak hartu du neurria, maiatzaren 3an Bartzelonan egingo duten Europako Banku Zentralaren bileran segurtasuna bermatzeko.Horrela, maiatzaren 4ko 24:00ak arte Frantziako mugetan zein Girona eta Bartzelonako aireportuetan kontrolak indartuko dituzte.Barne ministerioak azaldu duenez, bilera ''lehertu'' eta ''istiluak eta txikizioak'' eragin nahi dituzten pertsonak bertara heltzea ekidin nahi dute.