Gizartea -

16 urteko gaztea

Adingabe bat hil da Madrilen suzko arma batek eragindako zauriengatik

Poliziak hamar lagun atxilotu ditu eta lau aihotz eta pistola bat atzeman dizkie. Atxilotuetako bat, 12 urteko gaztea da.

Tiroketa Madrilen. EFE
Tiroketa Madrilen. EFE
Tiroketa Madrilen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko gazte bat hil da ostiral gauean Madrilen, Vallecasen. Hamar lagun atxilotu dituzte tiroketa eta gero, eta lau aihotz eta pistola bat atzeman dizkiete.

Atxilotuetako bat 12 urteko gaztea da, eta beste zazpik 14 eta 17 urte bitartean dituzte. Horien artean, ustezko hiltzailea dago eta atxilotuei aihotzak atzeman dizkiete, baita pistola bat ere. Poliziak Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko ditu deklaratu ostean.

Atxilotuetako bost lagun dominikarrak dira, bi espainiarrak, eta besteak Errumaniakoak, Perukoak eta Ekuadorrekoak dira.

Vallecaseko Peña Gorbea kalean gertatu da ezbeharra. Gazteak suzko arma batek eragindako bi zauri zituen, bularraldean eta lepoan.

Larrialdietarako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gaztearen bizitza salbatzeko, izan ere, balek zauri larriak eragin dizkiote.

Lehen ikerketen arabera, biktimak bi tiro jaso ditu atxilotuekin liskar bat izan ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea