Gizartea -
Arabako patroia
Euriak distira kendu dio San Prudentzioren jaiari
Arabako ahaldun nagusiak Gobernuak hartutako neurrien alde egin du. Bere hitzetan, "zer edo zer egiteko unea da" krisia amaitzen denean "leku onean" egoteko.
Redacción
Euriteak distira kendu dio San Prudentzio egunari, baina, hala ere, milaka arabar bildu dira Armentian lurraldeko patroiaren omenez. Aurten ere, San Prudentziok "santu pixatia" goitizenari ohore egin dio. Goitizena urteko egun hauetan euriteak ohikoak izateagatik jarri zioten.
Festa bart hasi zuten eta orduan ere euri zaparrada handia bota zuen Gasteizko Udaleko eta Arabako Aldundiko atabalariek eta tronpeta-jotzaileek erretreta jotzen zuten bitartean. Arabarrak aterkiak eskuan eta plastikoak jantzita bildu dira Armentian ohiko produktuak dastatzeko irrikaz: taloak, anis-erroskillak, ardoa, sagardoa...
Aurten, hala ere, krisi ekonomikoak ez du erakundeek gizarteari egiten dioten harrera bertan behera utzi, 2009tik gertatu den bezala. Ekitaldia Artium Museoan egin dute, eta Arabako Domina Vital Kutxari eman diote. Domina Carlos Zapatero presidenteak hartu du.
De Andrés: "Zer edo zer egin behar da"
Javier De Andres Arabako ahaldun nagusiak onartu egin du erakundeek erabaki "zailak baina beharrezkoak" hartu behar dituztela, "zer edo zer egiteko momentua baita krisia amaitzean "ondo kokatuta" egoteko.
Hitzaldian, ahaldun nagusiak elkarlana eta ahaleginak egiteko eskatu die alderdi politikoei krisia gainditu eta "zangotrabak" saihesteko.