Gizartea -
BIZKAIA
Suhiltzaileek Saltoki sukalde enpresaren sutea itzali dute Erandion
Suhiltzaile talde bik gau osoa eman dute bertan, hozte-lanak egiten.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erandioko (Bizkaia) Lutxana-Asua inguruan dagoen Saltoki sukalde enpresaren pabiloia kiskali duen sutea kontrolpean dago, baina suhiltzaile talde bik gau osoa eman dute bertan hozte-lanak egiten.
Sua astelehenean piztu zen, 20:50ean, eta ke handia eragin zuen inguruan. Gainera, BI-635 errepidea itxi behar izan zuten, sutea itzaltzeko lanak errazteko.
Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu ziren, eta sua itzali ondoren, 23:30ean ireki zuten berriro errepidea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea