Gizartea -
Kantabrian
Autoarekin itsaslabarretik 100 metro erorita hil da, Islan
Hilotza suhiltzaileek erreskatatu dute auto barrutik. Antza denez, autoa errepidetik atera da 14:30ean eta itsaslabarretik erori da.
Erredakzio
Gizonezko bat hil egin da, 35 urtekoa, autoan Quejo lurmuturreko itsaslabarretik 100 metro erorita, Arnuero inguruan, Kantabriako Gobernuak aditzera emandakoaren arabera.
Hilotza suhiltzaileek erreskatatu dute auto barrutik. Antza denez, autoa errepidetik atera 14:30ean eta itsaslabarretik erori da. Ibilgailua haitzen artean harrapatuta geratu da.
Erreskate operazioan Kantabriako Gobernuko Babes Zibilak parte hartu dute, 112aren helikopteroa eta Laredoko Larrialdietako Parkeko langileak barne. Horiekin batera Guardia Zibila eta Itsasoko Laguntza ere aritu dira. Guztiak autoa erori den lekura iristekolan egin dute.
Oraindik ez dute argitu ezbeharra zerk eragin duen.