Gizartea -
Gertaera
Galdakaon gazte bat sastatu zuen ustezko erasotzailea atxilotu dute
Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du larunbat goizaldean beste gazte bat sastatzea leporatuta. Biktima Gurutzetako Ospitalean dago, larri.
Erredakzioa
Joan den larunbatean Galdakaon 23 urteko gazte bat sastatu zuen ustezko erasotzailea atxilotu du Ertzaintzak Zaratamon. Atxilotua 20 urteko gizonezko bat da eta larunbat goizaldean Galdakaoko suhiltzaileen parke zaharretik hurbil gazteari zauri larriak eragin izana leporatu diote.
Biktima Gurutzeko Ospitalean dago eta bere egoera larria da. Galdakaoko ertzainek ikerketa bat abiatu zuten erasoaren nondik norakoak argitzeko eta ustezko egileak atxilotzeko asmoz. Atxilotuak aurrekari penalak ditu eta gaur eramango dute epailearen aurrera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea