Gizartea -

Osasun eta elikadura

Kinder arrautzen sorta batzuk merkatutik kendu dituzte Europako iparraldean salmonella kasuak antzeman ondoren

Frantzian ere markaren zenbait produktu merkatutik atera dituzte, 20 salmonella kasu eragin dituztela uste dutelako.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ferrero Iberica enpresak, borondatez eta badaezpada, Kinder Sorpresa arrautzen zenbait sorta Espainiako merkatutik erretiratzeko agindua eman du, Europako iparraldean salmonella kasuak antzeman ondoren.

Gozoki ekoizleak ohar batean zehaztu duenez, merkatutik kendutako produktuen artean sei arrautzako Kinder Sorpresa Huevera dago, Eguberrietako edizio berezia, 2022ko apirilaren 20ko iraungitze-datarekin.

Era berean, Kinder Schokobons formatu guztiak, Kinder Sorpresa Maxi eta Kinder Happy Moments kendu dituzte merkatutik. Azken horiek 2022ko maiatzaren 26 eta abuztuaren 21 arteko iraungitze-data dute.

Ferrero Ibericaren hitzetan, edozein formatuko gainerako arrautzei, Kinder Gran Sorpresari eta gainerako Kinder markei ez die eragiten neurriak.

Espainiako merkatutik sorta horiek ateratzeko erabakia borondatez hartu duela azpimarratu du konpainiak, badaezpada; nahiz eta Kinder produktuei egindako azterketetan salmonellarik ez aurkitu.

Frantzian ere markaren zenbait produktu merkatutik atera dituzte, 20 salmonella kasu eragin dituztela uste dutelako; horietako zortzi ospitaleratu behar izan dituztelarik.

Espainian, erositako produktuak ez kontsumitzeko gomendioa eman du Ferrerok, eta konpainiak jarritako arreta zerbitzuarekin webgunearen bidez edo telefonoz (935452538) harremanetan jartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Espainia Frantzia Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak