Gizartea -
05:00etan
Basauriko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Mutrikuko uretan
Gorpua igandeko 05:00etan agertu da. Hildakoak istripua izan du arrantzan zegoela eta uretara erori da.
Erredakzioa
31 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Mutrikuko portuko uretan, igande goizaldean, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera.
Iturriaren arabera, hildakoa ontzi batean zegoen, arrantzan, eta istripua izan du, uretara erorita. Suspertzeko ahalaginak egin dituzten arren, gizonezkoak ez du kordea berreskuratu eta medikuak heriotza konfirmatu du.
Gorpua igandeko 05:00ak aldera aurkitu dute eta Basauriko bizilagun batena dela esan dute. Hildakoa Donostiako Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egin diezaioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea