Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, indarkeria matxista egotzita
Erasoak Ibarrekolandan eta Boluetan gertatu dira eta atxilotuak 25 eta 33 urteko bi gizonezko dira.
Erredakzioa
Bilboko Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu azken orduetan, 25 eta 33 urteko gizonezkoak, euren bikotekideei eraso egitea leporatuta.
Igande honetan, 23:00etan, Ibarrekolandako etxebizitza batetik abisua jaso zuten ertzainek, ustez, gazte bat tratu txarrak pairatzen ari zelako. Bertaratu zirenean, biktima oso urduri ikusi zuten eta istilu baten ondorioz bikotekideak jo, iraindu eta mehatxu egin zuela berretsi zuen. Emakumeak aurretik ere tratu txarrak jasan zituela esan zuen.
Ertzainak ustezko erasotzailearengana joan ziren eta 25 urteko gizonezkoak jo egin zituen. Azkenean, atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten.
Bestalde, 04.00etan, Bolueta inguruan zaintza lanetan ari zirela, ertzain batzuek bikote bat liskarrean ari zela ikusi zuten. Gizonezkoak emakumea jo eta biktima lurrera erori zela ikusi zuten, gainera. Ertzainek ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin zuten. 33 urteko gizonezkoari genero indarkeriaren delitua egotzi diote.