Gizartea -

Protesta

Etxetik kaleratutako emakume bat Espainiako Bankuan kateatu da

76 urteko emakumea duela bost hilabete bota zuten etxetik, seme baten mailegurako bermea eman baitzuen. Agintariek "bidegabekeria" horri erantzutea nahi du.

76 urteko emakumea eta bere semea Espainiako Bankuaren atarian kateatu dira. EFE
76 urteko emakumea eta bere semea Espainiako Bankuaren atarian kateatu dira. EFE
Espainiako Bankuan kateatu da etxetik kaleratutako adineko emakume bat

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bost hilabete bere etxetik kaleratu zuten adineko emakume bat Espainiako Bankuaren atarian kateatu da. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari bera eta beste milaka pertsona pairatzen ari diren "bidegabekeriari" erantzuteko eskatu dio.

Angeles Belmonte duela bost hilabete kaleratu zuten  bere etxetik (Almeria). Emakumeak seme baten mailegurako bermea eman zuen, semeak, ordea, ezin izan zion maileguari aurre egin eta ondorioz etxetik bota dituzte.

76 urteko emakumea eta 55 urteko bere semea bi orduz Espainiako Bankuaren atarian kateatuta egon dira, Guardia Zibilak "arau-haustea" egotzita salaketa ipini eta protesta bertan behera uzteko eskatu dien arte, bestela atxilotu egingo zituztela ohartarazi diete agenteek.

Adineko emakumeak alargun geratu zenetik gutxieneko diru-laguntza jasotzen du, hiru seme ditu langabezian eta jasotzen duen diru guztia zortzi bilobak aurrera ateratzeko gastatzen duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea