Gizartea -

trafikoa

25 urteko gizon bat hil da Baionan, trafiko istripuan, eta beste bi larri zauritu dira

Hildakoaz gain, 24 eta 30 urteko bi pertsona oso larri zaurituta eraman dituzte Baionako Ospitalera, kamioi baten aurka talka egin ostean.

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gazte bat hil da Baionako A-63 errepidean, Hendaiako noranzkoan, larunbat honetan gertatutako auto istripuan. Gainera, beste bi gazte larri zauritu dira.

Larunbat goizaldeko 04:30ak aldera izan da ezbeharra, gazteak zihoazen autoak kamioi baten aurka talka egin ostean.

Hildakoaz gain, 24 eta 30 urteko bi gizon oso larri eraman dituzte Baionako Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Iparraldea Baionako argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gazteak Errepideko istripuen biktimak