Gizartea -
Durex etxearen inkesta
Espainiarren % 25ek taldekako sexu harremanak izango lituzkete
Lau espainiarretik hiru pozik daude dituzten harreman sexualekin eta sexu-bizitza ona edukitzeak aldartea hobetzen duela uste dute.
Erredakzioa
Lau lagunetik batek, aldi berean pertsona batekin baino gehiagorekin izango lituzke sexu-harremanak. Hori da behintzat Durex enpresak sexu-osasunari buruz egin duen azterketaren ondorioetako bat. Ikerketa egiteko 36 herrialdetako 29.000 pertsonaren esperientziak jaso dituzte, eta inkestari erantzun diotenen % 23k jardute hori probatu nahiko lukete noiz edo noiz.
Lau espainiarretik hiru pozik daude euren sexu-harremanekin eta sexu-bizitza ona izateak aldartea hobetzen duela uste dute. Galdetutakoen % 72ren arabera, umore ona sortzen du sexuak.
Inkestari erantzun diotenen arabera, sexuak beste onura batzuk ere ekartzen ditu: estres gutxiago izatea (% 61), bikotekide hobeak bihurtzea (% 51), hobeto sentitzea (% 44), energia gehiago izatea (% 42) eta fidelagoa izatea (% 33). Espainiarren % 74 pozik daude euren sexu-bizitzarekin, beraz, Espainia hamargarren postuan dago munduko sailkapenean (Nigeria eta Indonesia daude buruan).
Ikerketaren arabera, espainiarrak elementu berriak erabiltzen hasi dira euren sexu-harremanetan. Lubrifikatzaileen erabilerak, esate baterako, gora egin du, galdetutakoen % 28k sexu-jostailuak erosten dituzte eta % 27 Interneten aritzen dira plazera areagotzeko informazioaren bila.