Gizartea -
HILKETA
56 urteko gizona atxilotu dute Erandion, anaia hiltzea leporatuta
Erandioko komisarian igaro du gaua atxilotuak eta gaur-biharretan eramango dute epailearen aurrera. Hildako gizonak 57 urte zituen.
EITB MEDIA
56 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo gauean Erandion, anaia hiltzea egotzita.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 23:00ak baino lehenxeago, liskarra izan zuten bi gizonek Erandioko etxebizitza batean, eta borroka horretan, 57 urteko anaia hil zuen anaiak.
Gertatutakoaren berri izan bezain pronto bertaratu ziren hainbat agente eta han bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Ikerketa ireki zuen Ertzaintzak eta Erandioko komisariara eraman gizona. Bertan igaro du gaua, eta izapideak amaituta, gaur edo bihar eramango dute epailearen aurrera.
Biktima Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten autopsia egiteko.